Juan Barahona, piano-jotzailea

1989an jaioa, Oviedon hasi zituen piano ikasketak, sei urte zituela. Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan ikasi ondoren, Londresera joan zen Royal College of Musicen ikastera. Gero, Vienako Universität für Musik und darstellende Kunst unibertsitatean jarraitu zuen ikasten. Gaur egun, Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan egiten duen lanarekin batera, nazioarteko bakarlari eta ganbera-musikari gisa lan egiten du, eta, horren ondorioz, Wigmore Hall, Madrilgo Auditorio Nazionala, Palau de la Música Catalana, Juan March Fundazioa eta Bukaresteko Ateneoa aretoetan aritu da, besteak beste.