Malcolm Martineau, piano-jotzailea

Edinburgon jaioa, St. Catharine 's College eta Royal College of Music-en ikasi zuen. Bere belaunaldiko piano-jotzaile laguntzaile handienetako bat da, eta munduko lied abeslari garrantzitsuenekin lan egin du. Londresko Wigmore Hallen aurkeztu du Benjamin Brittenen abestien integrala; St. Johns Smith Square-n, Claude Debussyrenak eta Francis Poulencena (berak ere grabatu du); eta Edinburgoko Jaialdian Hugo Wolfena. Europako entzunareto eta jaialdi garrantzitsuenetan aritu da, baita New Yorkeko Carnegie Hallen eta Alice Tullyn eta Sidneyko Operan ere. 2004an honoris causa doktore izendatu zuen Eskoziako Musika eta Arte Dramatikoko Errege Akademiak, eta 2009an nazioarteko pianista laguntzaile. 2011n Leedseko Lieder Jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen.