Montserrat Egea, biolontxeloa

Toledoko bandaren pasodobleen eta zarzuelen entseguetan hasi zen musikarekiko zaletasuna. Hasiera-hasieratik hainbat lehiaketatan jaso ditu sariak, eta nabarmentzekoa da Espainiako JJMM Lehiaketako lehen saria (2016), ORTVErekin bakarlari gisa debuta egitera eraman zuena. Bere lehen urratsak Maria Casadok eta Asier Polok gidatu zituzten. 2017 eta 2022 artean, Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan ikasi zuen; han, Oscar Esplá harizko laukoteko kide izan zen, eta ganbera-talde bikainenaren aipamena jaso zuen 2019an eta 2020an. 2022an Berlingo Staatskapelle Akademian sartu zen eta urte bereko abuztutik Espainiako Orkestra Nazionaleko kide da.