Patricia Cordero, biolin

Madrilen jaio zen 2000. urtean, eta Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan ikasi zuen. Besteak beste, bigarren saria irabazi du Andrea Postacchini XXV. lehiaketan, eta lehena VII. Francesco Geminiani-n. Bakarlari gisa aritu da Espainiako hainbat orkestrekin, eta nabarmentzekoa da Bachen bi biolinentzako kontzertuaren interpretazioa, Anne-Sophie Mutter eta Viesgo Ganbera Orkestrarekin batera. Ganbera musikako interprete sutsua da, Europako jaialdietan parte hartu du, Ivan Moniguetti, Nobuko Imai eta Rainer Schmidt bezalako artistekin elkarlanean.2023ko irailaz geroztik, Bavariako Irratiko Orkestra Sinfonikoaren Akademiako kidea da.