Cosmos Quartet
Webern-en, Schumann-en, eta Britten-en obrak
Larunbata, uztailak 27, 20:00etan
sold out
 
icon programErrepertorioa
 
Anton Webern
Langsamer Satz
Robert Schumann
2. zbkiko harirako laukotea fa maiorrean, op. 41/2
Benjamin Britten
2. zbkiko harirako laukotea do maiorrean, op. 36
 
Cosmos Quartet
Cosmos Quartet

Helena Satué eta Bernat Prat, biolinak | Lara Fernández, biolina | Oriol Prat, biolontxeloa

Cosmos Quartet 2014an jaio zen Bartzelonan, eta gaur egungo ganberako harizko laukote erakargarrienetako bat bilakatu da. 2018an lehen sariak lortu zituen Heidelberg-eko Irene Steels-Wilsing Foundation Competition eta BBVA Montserrat Alavedra-ko Ganbera Musika lehiaketetan, besteak beste. Heidelberg-eko Streichquartettfest, Bartzelonako Auditori, Schubertíada, Donostiako Musika Hamabostaldia, Palau de la Música Catalana, Londresko Wigmore Hall, Belgikako Gent Festival van Vlaanderen, Pau Casals Jaialdia, Montgríko Torroella Jaialdia eta Eskoziako East Neuk Festival jaialdietan parte hartzera gonbidatu dute taldea. 2021-22 denboralditik 2023-24 denboraldira Palau de la Música Catalanako egoiliarra da laukotea, Robert Schumann, Johannes Brahms eta Anton Weberni eskainitako zortzi kontzertuko zikloarekin. Laukoteak David Bagué Bartzelonako lutier ospetsuak propio egindako instrumentuekin jotzen du.